XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gitxi ba al deritzozue idazteari?, galiziar gisaz arrapostu nien.

Farrak eta keinuak umeen artean.

Jakina, komik eta zineko gidoiak konposatzea oso lan gogorra eta zaila dela azal niezaiekeen.

Baita artikuluak eta erreportaiak burumuinaren izerdi ikustezinaz eginda dagozela.

Baina nolabait kazetari edo gidoilari hogei ogerleko hitzak besterik ez direla, eta aipatuko banizkiela haurrei andereño aurrean haiez harrotzea bezala izango zela, eta txartelak eta agiriak erakusteak ez zuela planteatu zidaten problema argituko agudo konprenitu nuen eta hala geratu zen galdera/erantzun lakonikoa.

Beste gai pozoiduna mahaiaren gainean jarri zuten.

Sariak irabazi ba al dituzu?. Ihardespena luzeegia zen.

Asko eta denez idazten duzunean etsaiak lortzen dituzula, idazle zenbait problematikoak direla, erabat axandolo dagoenean bakarrik sariaz lurperatzen dutela idazlea agintariek.

Inoiz ez dut sarietan parte hartzen, esan nien.

Orain literatura ogibide bat dela badakitela espero dut.

Nocillarik gabe, noski. Rafael Castellano.